IKASTOLA 235 > ikastolak > Ausolanekin eta Lea Artibai Landa Garapenerako elkartearekin, elkarlanea

Zubi Zahar Herri Ikastola, Ondarru

Ausolanekin eta Lea Artibai Landa Garapenerako elkartearekin, elkarlanea

Urrats berriak ematen

Oraingo urrats berria da elkarlanean, gure eskualdean ekoiztutako elikagaiak kontsumitzeko.

Garrantzi handia eman diegu beti jantokiko menu orekatu eta osasuntsuei. Bazkaltzen geratzen den edonork bertan eginiko kroketa, etxeko postre edo antxoak “pla-pla” janez gozatzeko aukera bikaina du. Oraingo urrats berria da elkarlanean arituko garela, gure eskualdean ekoiztutako elikagaiak kontsumitzeko aukera paregabea izango dugulako: garaian garaikoak, freskoak eta osasungarriak.
Hau guztia egitearen arrazoia, jantokia ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gune aproposa dela sinestuta egotea da.

ikastola 235
2019 Urria
235