IKASTOLA 235 > ikastolak > Erronka, 1.041 kilo janari lortze

San Benito, Lazkaoko Ikastola

Erronka, 1.041 kilo janari lortze

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan

Errefuxiatuen egoerarekin kezkatuta, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan jarri ziren.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak inplikatu dira, hainbat herrialdetako bizi baldintzak ezagutu eta aztertu ondoren. Errefuxiatuen egoerarekin kezkatuta, haiei nola lagundu adostu ondoren, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan jarri ziren. Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuei otorduak eskaintzen dizkiete Greziako Lesbos uhartean. Egunero 1.300 pertsonari ematen diete jaten. Erronka bete dute, arroza eta dilista paketeak bilduz. Zorionak eta eskerrik asko ikasle zein familiei.

ikastola 235
2019 Urria
235