IKASTOLA 235 > ikastolak > Landutako lurretatik uzta: ikastolaren eraberritze lanak

Iñigo Aritza Ikastola, Altsasu

Landutako lurretatik uzta: ikastolaren eraberritze lanak

2018ko Nafarroa Oinezaren eraginez

Uzta biltzeko, aurrena lurra prestatu, jorratu eta ereitea ezinbestekoa da. Iñigo Aritza ikastola xumea da; Nafarroan egin zen lehen Nafarroa Oinezaren ondorio da eraikina. Maitasun handiz sorturiko eraikin xumea, derrigorrean berriztu beharrean zegoen; hortik 2018ko Oineza.
Egoera ikusita, oinarri oinarrizko arazoei irtenbide ematea ebatzi zuten familiek. Horrela, 316.341€ ko aurrekontua onartu eta lehen faseari ekiteko zereginak ezarri ziren. Udan burutu dira lan handiak. Aipatzekoa da 40tik gora famila gela guztiak margotu eta txukuntzen aritu direla, auzolanean, ikastola goitik behera margotuz.

ikastola 235
2019 Urria
235