IKASTOLA 235 > ikastolak > Ongi etorri gelakide berriei!

Assa Ikastola, Lapuebla

Ongi etorri gelakide berriei!

Arabar Errioxako DBH3-4 eta Batxilergoko ikastola ere badelako

Aurreko ikasturtea bukatzear egon arren DBH 3ko ikasleak edozein proiektutan parte hartzeko gogotsu zeudela baliatuz, egitasmo berri bati heldu zioten ikastolan, EKI proiektuaren markoan. Enbidoa bota zitzaien: hirugarren ebaluazioan Gizarteko proiektuan elkarbizitzarako ekintza bat antolatu behar zutela, alegia;  eta aurrera egitea erabaki zuten. Zer egin, ordea? Pentsatu eta sentitu ondoren, beraien gela bat margotzea erabaki zuten, hain juxtu ere, irailean DBH 3. mailara Bastidatik etorritako ikasleak eurena duten gela; lana gogor egitea erabaki zuten gela txukun eta alai ikus zezaten. Hasi eta bukatu. Lan txalogarria; ongietorri egokia emateko modu bikaina, zalantzarik gabe!

ikastola 235
2019 Urria
235