Orientazioa

Ikastola
203
2013
Apirila

Hasteko, neure liburu bat gomendatuko dizuet:

Ikastola
202
2013
Otsaila

“Txitxarra eta inurria”, Esopo edo Samaniegoren alegi ezagunetik abiatuta, bertsio berri bat eskaintzen du istorio honek. Marikanta txitxarrak negu berezia igaroko du inurri- abesbatza bat antolatu nahian, nahiz eta haiek musikarako jaioak ez izan. Lehen irakurleentzako istorio umoretsua da.

Ikastola
202
2013
Otsaila

Izenburuak ez gaitu nahastu behar. Egia da Eguberrietako kontakizun, poema eta kantak biltzen dituela, baina urte guztirako liburua dela esango nuke nik, gozatzeko liburua baita. Ilustrazio guztiz finak, testu paregabeak eta edizio aparta dauzka. Irakurtzeaz gain, mila bider begiratu, dastatu, eta miresteko lana da Eguberria. Liburu aparta, arte-lana.

Ikastola
202
2013
Otsaila

Ederra. Gazigozoa. Gizalegez tinko jokatzen duten gizaki malapartau batzuren portreta hamaika aldetakoa. Bizitza, zertan, heriotza zertan, mamuak zertan, elkartasuna zertan irakasten duen ipuin berdaderoa.

Liburuak
Ikastola
201
2012
Abendua

PATXI ZUBIZARRETAk gomendatuak

Ikastola
201
2012
Abendua

1. HAURRAREN ADINERAKO egokia den jolasa aukeratu. Jolasaren itxurak eta proposatzen dituen jarduerek bat etorri behar dute adin horretako umeen beharrekin.

2. JOLASAK HEZIGARRIA izateaz gainera, motibagarria eta dibertigarria ere izan behar du umearentzat. Ume bakoitzaren zaletasunak aintzat hartzea komeni da.

Ikastola
201
2012
Abendua

Abenduak 11n hasi eta 14 bitartean Eskola-haurrentzako Kontzertuak eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere egoitzako Auditoriumean, Donostian. Hainbat ikastola eta ikastetxetako ikasleak izango dira entzule gisa kontzertu horietan, horien artean Santo Tomas Lizeokoak, Laskorain Ikastolakoak edo Urretxu-Zumarraga Ikastolakoak. Mendelsshon-Barthody, Grieg, Offenbach, Rossini, Mozart, Borodin, Rismki-Korsakov eta Aita Donostiaren lanak interpretatuko dituzte Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean.

Ikastola
201
2012
Abendua

Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak sortutako ekimena da. Amatasuna eta aitatasuna gaurko gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa da. Guraso berriei seme-alaben hazkuntzan sortzen zaizkien arazoen inguruan informazio jakingarriak biltzen ditu. Gaiaz euskaraz dagoen webgune bakanetakoa da. Egiturari dagokionez, Kolaborazioak, Guraso Berriak, Seme-alabak, Guraso Eskola, Aisialdia, Albisteak eta beste hainbat atal ditu. 

Ikastola
201
2012
Abendua

“Eraztunen jauna” trilogia zinematografikoarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen Peter Jackson zuzendariak, eta oraingoan J.R.R.Tolkien idazleak sortu zuen mundu fantastikoari beste atal bati ekin dio. Bi partetan dago egina filma eta abenduaren 14an lehena estreinatuko da Hego Euskal Herrian. Aukera paregabea da Erdiko Lurraren alegiazko munduan berriro ere murgiltzeko. Gaztetxo zein helduek disfrutatuko dute.

solohijos.com
Ikastola
200
2012
Urria

Dozenaka dira guraso trebeak izaten laguntzeko edukiak dituzten webguneak. Erabilienetako bat solohijos.com da. Haurdunalditik hasi eta 17 urte bitartean adinez adin informazio interesgarria ematen duen ataria da. Artikulu teorikoak aurki daitezke, baina askoz gehiago dira aholku praktikoak. Nabigatzen orduak egiteko moduko webgunea.

Orriak