IKASTOLA 201 > orientazioa > EUSKADIKO ORKESTRA IKASLEENTZAT JOTZEN

Musika

EUSKADIKO ORKESTRA IKASLEENTZAT JOTZEN

Abenduak 11n hasi eta 14 bitartean Eskola-haurrentzako Kontzertuak eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere egoitzako Auditoriumean, Donostian. Hainbat ikastola eta ikastetxetako ikasleak izango dira entzule gisa kontzertu horietan, horien artean Santo Tomas Lizeokoak, Laskorain Ikastolakoak edo Urretxu-Zumarraga Ikastolakoak. Mendelsshon-Barthody, Grieg, Offenbach, Rossini, Mozart, Borodin, Rismki-Korsakov eta Aita Donostiaren lanak interpretatuko dituzte Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean. Otsailearen 3an Gasteizen (Garcia Lorca antzokian) eta otsailaren 16an Donostian, orkestraren egoitzan, umeentzako sentsibilizazio tailerrak eskainiko ditu goizetan. 

ikastola 201
2012 Abendua
201