IKASTOLA 201 > orientazioa > JOLASAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK

Nerea Arregi, Ikastolen Elkarteko jokogintza arduraduna

JOLASAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK

1. HAURRAREN ADINERAKO egokia den jolasa aukeratu. Jolasaren itxurak eta proposatzen dituen jarduerek bat etorri behar dute adin horretako umeen beharrekin.

2. JOLASAK HEZIGARRIA izateaz gainera, motibagarria eta dibertigarria ere izan behar du umearentzat. Ume bakoitzaren zaletasunak aintzat hartzea komeni da.

3. GURE HEZKUNTZA balioak bizikidetza, hezkidetza, elkartasuna direnez, balio berberak  bultzatzen dituzten jolasak aukeratu. Jolas sexistak, arrazistak eta indarkeriazkoak ekidin. Ez dago “neskentzako” eta “mutilentzako” jolasik ez kolorerik.

4. EUSKAL HERRIKO GAIAK jorratzeak balio erantsia ematen dio jolasari:  ingurunea, ohiturak, kantak, dantzak…

5. JOLASAK umeak berak nahiko erraz maneiatzeko modukoa izan behar du; erabilerarako argibide egokiak eskaini behar ditu.

6. JOLASAREN MATERIALAK kalitatezkoa izan behar du.

7. JOLASA SEGURUA dela jakin behar dugu. Horretarako, CE ikurra eraman behar du, honek adierazten baitu dagozkion segurtasun kontrolak gainditu dituela.

8. ETXEKO GUZTIOK jolasteko moduko jolas bat aukeratu, eta disfrutatu familian euskaraz jolasten!

ikastola 201
2012 Abendua
201