IKASTOLA 203 > orientazioa > LIBURUAK

Pako Aristik gomendatuak:

LIBURUAK

Hasteko, neure liburu bat gomendatuko dizuet:
´Nemesioren trikitixa´, 2010ean Elkarrek argitaratua. Nemesio trikitixa ikasten hasten da, ez bokazio berezirik daukalako, bere gustuko neska ere klase horietara joaten delako baizik. Era berean, etxean gauza arraroak sumatzen ditu: bere ama, aitak alde egin zuenetik Nemesiorekin batera oheratzen dena, orain esna geratzen da, umeari ondoloin esan eta gero. Nemesiok hortzak garbitzen ditu, eta amak ezpainak margotzen. Zertarako? Gabonak gertu dira, eta gizon baten ahotsak entzungo ditu etxean gauez. Nor da? Aita? Olentzero? Misterio zaila, baina ez du amore emango argitu arte.

Eta jarraitzeko, beste idazle baten  liburua:
Arrate Egañaren ´Giltza´. Lizardi Saria irabazi zuen 2010ean. Niko da protagonista. Egun batean gurasoek etxeko giltza ematen diote, bere kasa ibiltzeko aski heldua delakoan. Giltza horren bidez nahi duenean sartuko da etxean, eta ezusteko ederrak hartuko ditu, batzuetan onak, bestetan txarrak. Auzoan lapur bat dabil, eta bere lagunekin batera, lapurra nor den deskubritzen saiatuko dira. Gauza gehiago ere deskubrituko dituzte: beldurra, amodioa, desanparoa, bakardadea... Modu bihurri eta jostarian idatzitako ipuin poetiko zoragarria da.

 

ikastola 203
2013 Apirila
203