Aurtengo ikastolen jaiak bukatu dira, eta iritsi da balorazioa egiteko garaia. Bost ditugu jaiak, eta bostetan ez dugu zorte bera izan. Lau jaietan izan dugu eguraldi ona, baina bosgarrenean, Nafarroa Oinezen txarra, oso txarra. Murphiren legea: hori da errealitatea; eta horren aurka ezin ezer egin.
Erreportajeak
Mikel Errazkin Aranzadiko ikertzailea eta SEM@S proiektuaren koordinatzaileak modu oso grafikoan azaldu zuen proiektuak metodologia aldetik eskaintzen duen aukera berritzailea: “Kimikan onartuta daukagu gure ikasleek laborategian ordu batzuk egin behar dituztela ikastorduetan. Gizarte Zientzietan ere onartu behar genuke tarteka testu liburuak gelan utzi eta ikerketa egitera atera behar dutela”, esan zuen.
Marko berri honetan, Euskal Herri osoko 13 ikastolek jasoko dituzte datorren urtean eraldatu berri den Elkartasun Kutxatik maileguak edo kapital ekarpenak, EHIk azaroaren 29an Orioko Herri Ikastolan egin zuen aparteko batzarrean erabaki zuenez.
Hauek dira 2013an diru laguntzak jasoko dituzten ikastolak: Azpeitiko Ikastola-Ikasberri, Lautadako Agurain ikastola, Ipar Euskal Herriko Itsasu, Ziburu eta Kanbo, Oiongo San Bizente, Tuterako Argia, Lodosako Ibaialde, Argantzon Ikastola, Bilboko Harrobia eta Etxebarriko ikastola.
Beraz, erreferentzia argia da Iruñerriko euskaldunentzat. Aurten Nafarroa Oinez urriaren 21ean da, EAEko hauteskundeen egunean, hain zuzen ere. Hortaz, egun horretan bozkatu eta gero Zizur Txikira joan beharko lukete lurralde horietako euskaltzaleek. Festaren helburu nagusia Bigarren Hezkuntza handitzea da. San Fermin ikastolak lau lerro zituen aspaldidanik HHn eta LHn, baina lau gela horiek hiru bilakatzen ziren Bigarren Hezkuntzan. 2002 urtetik aurrera ikasle kopurua, matrikulazioa, etengabe haundituz joan da.
Aurten 20 urte betetzen dira ikastolen baitan hain ezaguna den Elkartasun Kutxa abian jarri zenetik.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9