Ikastolen Jaiak
BABESLEEI ETA LAGUNTZAILEEI ESKERRIK ASKO!
Babesle, laguntzaile
ta bolondres-sare,
denoi eskerrak eman
beharrean gaude.
Dena irten ez arren
nahi zenaren pare,
jaiotan egin dena
Ikastolen alde,
ez zen posible zuen
laguntzarik gabe.
Aitor Sarrriegi
Aurtengo ikastolen jaiak bukatu dira, eta iritsi da balorazioa egiteko garaia. Bost ditugu jaiak, eta bostetan ez dugu zorte bera izan. Lau jaietan izan dugu eguraldi ona, baina bosgarrenean, Nafarroa Oinezen txarra, oso txarra. Murphiren legea: hori da errealitatea; eta horren aurka ezin ezer egin. Desastre hori kenduta, gainontzekoa baliotsua izan dela esan dezakegu: ikastola antolatzaileak mugitu egin dira, herriak eta jendea mugitu dituzte, ekitaldi ugari antolatu, euskara bultzatu, eta helburuak lortzen lagundu, hau da, ikastolen eraikinak ordaintzen lagundu.
Balorazioarekin jarraituz, ezinbestekoa dugu azpimarratzea babesle-laguntzaileen ekarpena, horiei esker, urterik urte, ziurtatzen baititugu oinarrizkoak ditugun bi elementu: zerbitzua eta espezia, alegia, diru-laguntza. Krisi garai hauetan gurekin izan ditugu, baldintzarik gabe ondoan izan ditugu, urtero legez; eta ikastoletako familia guztiek jakin dezaten, hauek dira gure bost jaien babesle-laguntzaileak:
Euskaltel, Eroski zurekin, Kutxa gizarte ekintzak eta EITB, Baqué, Kaiku, Eusko Label, LumaGorri, Naturgas energia, Coca-Cola, Schuss, Aquabona, Mahou, Ausolan, Eroski Bidaiak, elkar eta komunikabideak.
Eskerrik asko, bihotzez, etxe guzti horiei!
2012 Abendua
201