IKASTOLA 229 > orientazioa > Eskaintza zabala dute ikastolek Lanbide Profesionalean

Lanbide Heziketa

Eskaintza zabala dute ikastolek Lanbide Profesionalean

Inmakulada Lanbide Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Arizmendi Ikastola, Zurriola, Txorierri Politeknikoa, Harrobia eta Ibaizabal Ikastola

Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak

Ekainaren 5etik 16ra aurre-matrikulazioa. Uztailaren 13tik 19ra matrikulazioa.

Lanbide Heziketa euskalduna eskaintzen dute ikastolek, lan mundua ere euskalduntzeko. Eskaintza zabala dute erdi mailako ikasketetatik goi mailakora, eta unibertsitaterako bidea ere irekitzen dute. Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak eta punta-puntako ekipamendu eta instalazioak dituzte, ikasleak lan mundurako prestatzeko. Guztiarekin Ikastola Eredua Lanbide Heziketa ere eraldatzen ari da. Ekainaren 5etik 16ra bitartean irekita egongo da aurre-matrikulatzeko aukera. Uztailaren 13tik 19ra bitartean, berriz, egingo da matrikulatzea.

Euskalduna

Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro euskaldunean garatuko dituzu zure ezagutzak eta konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara, baita ere, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eraldatzailea

Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi edo metodologia aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta ekintzailetasuna garatuko duzu, punta puntako ekipamendu eta instalazioen bitartez.

Lan munduari loturik

Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu. Lanbide Heziketa duala eskaintzen dizugu ikastolan, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin harreman estua dugu, lan poltsa propioak ditugu. Gure ikasle ia guztiek lana aurkitzen dute ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez.

Ikasten jarraitzeko

Aukera duzu erdi mailatik goi mailara igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera. Formazio osagarriak ere eskaintzen ditugu: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza…)

 
ikastola 229
2018 Ekaina
229