IKASTOLA 228 > ikastolak > Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan

Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku Ikastolak

Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan

Lasterketak kutsu herrikoia izaten dute

Krosaren xedea izan da lizeoan falta dituzten hornidurak lortzen laguntzea, dirutan elkartasuna adieraztea.

Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan
Hazten gaitu, hazten dugu kanpainarekin bat eginda, aurtengo Krosaren xedea izan da
lizeoan falta dituzten hornidurak lortzen laguntzea, dirutan elkartasuna adieraztea. Partaide bakoitzak 1€ ekarpena egin du eta herri bakoitzeko batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu, hala nola, Aretxabaletan, tonbola; Arrasaten, 2. eskuko postua eta Eskoriatzan, Bernat Etxepareko ikasleen parte hartzea. Lasterketek kutsu herrikoia izan dute.
Ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, parte hartu nahi izan duen herritar orok izan du aukera. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati izan dira.

 

 

ikastola 228
2018 Apirila
228