IKASTOLA 228 > ikastolak > 50 urte ondoren, bideari jarraitzeko... hasi gara!

Seber Altube Ikastola, Gernika

50 urte ondoren, bideari jarraitzeko... hasi gara!

Izango bada, zuri esker izango da!

Osotara 336 pertsonak hartu dute parte batzarretan.

Urteurrenean geldialdia egitea erabaki genuen ikastola hankaz gora jarriz, ikastolako komunitate oso-osoarekin zer egin dugun eta zer nahi dugun ikusteko. Urte eta erdi eman dugu kontzienteki eta ilusioz etorkizuna marrazten. Lantalde ezberdinak sortu dira kezka guztiak batuz, proposatutako ideiak burutzeko denon indarra beharrezkoa baita: Pedagogia, Arkitektura, Guraso ordezkariak, Auzolana, Jantokia, Kirola... Kooperatibista lez, sintonia eta gogoa azpimarratu dira, jakitun izanik “Izango bada, zuri esker izango da! Oso pozik gaude”.

Osotara 336 pertsonak hartu dute parte batzarretan (ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak), eta horri 173 familiaren inkestak gehitu behar zaizkio. Zenbaki politak. Zorionak denoi, eta eskerrik asko ahaleginagatik!

 

ikastola 228
2018 Apirila
228