IKASTOLA 228 > ikastolak > Vianatik Alexandriara ikastola aurkeztera

Erentzun Ikastola, Viana

Vianatik Alexandriara ikastola aurkeztera

Eramus+ko proiektuak TeachCom du izena

Nafarroako Ikastolen Elkarteko 5. europear egitasmoa da

Erasmus+ko proiektuak TeachCom du izena, Europako egitasmoa da, Nafarroako Ikastolen Elkarteko 5na. Proiektuak irakasleei lagundu nahi die etengabe eraldatzen ari den gizarte-aldaketak ikusten, eta horietarako gaitasunak lantzen. Erentzun Ikastolak harrituta utzi ditu Rumania, Lituania eta Turkiatik joandako eskolen ordezkariak, 130 ikasle izanik zenbat proiektutan dabilen erakutsiz, eta zein formakuntzan murgilduta.
“Aberatsa da daukaguna partekatzea, etxeko ateak irekitzea, daukaguna zabaltzea, besteena jasotzea eta etxera ekartzea”. Tenperatura 25º zero azpitik izan arren, bero eta goxo hartu dituzte Alexandrian. Maite Otero joan da Erentzundik eta Irene Lopez Goñi, NIEtik.

 

 

ikastola 228
2018 Apirila
228