IKASTOLA 228 > ikastolak > Ikastola sendotuta, berritzailea eta eraginkorra delako

San Bizente Ikastola, Oion

Ikastola sendotuta, berritzailea eta eraginkorra delako

Orain formakuntzan ari dira bete-betean

Ametsa egia bihurtu da Oiongo ikastolan

Arrazoi ugari daude pozik egoteko. Inoiz izan gabeko kopuruetara iritsi baita (dagoeneko 309 ikasle ditu), proiektua indartu egin baita, herrian eta inguruko herrietan konfiantza zabaldu, Erentzungo ikasleak DBHra datozelako,...; pozik dira ikastolan. Obra egin dute eraikin gorrian, leihoak aldatuta tenperatura arazoak uxatuz. HHn gelak elkartu egin dituzte, jangela propioa lortu dute, erabilera anitzerako eraikina ere bai. Orain formakuntzan ari dira bete-betean.

Agenda 21ean DBHrako ortua sortu dute, eguneroko kudeaketa ziurtatuz. LHn birziklatzeari ekin diote, patruila berdeekin.

 

ikastola 228
2018 Apirila
228