IKASTOLA 228 > ikastolak > Software bilduma 2018, DBH 4ko ikasleentzat doan

Harrobia Lanbide Ikastola, Bilbo

Software bilduma 2018, DBH 4ko ikasleentzat doan

Bi tailer praktiko dira aukeran

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen proiektu honen baitan, Bizkaiko hezkuntza zentroei eskaintzen diegu DBH 4ko ikasleekin doakoa den ordubeteko tailer praktikoa egitea. Bertan, software librearen nondik norakoak aurkezteaz gain, "swb2018"ko zenbait aplikazio lantzen dira haiekin batera. Bi tailer praktiko dira aukeran. Informazio osatua http://harrobia.net/proiektuak/software-bilduma-2018

Tailerraren bukaeran, ikasle orok "swb2018" aplikazioko USB ale bana doan jasotzeaz gainera, ekainaren 21ean egingo den “tablet” baten zozketan parte hartuko du.

 

ikastola 228
2018 Apirila
228