IKASTOLA 227 > ikastolak > Tutoretza bateratuak ikastolan

Argia Ikastola, Fontellas-Tutera

Tutoretza bateratuak ikastolan

Eguneroko martxan txertatuta

Elkar ezagutuz, elkarri lagunduz.

Urteak dira saio ezberdinak maila ezberdinen artean partekatzen ditugula. Elkarrekin ikasteko jarduera motibagarriak dira, elkarbizitza baikorrak bideratzen dutenak, elkar ezagutuz, lankidetzan jarduteko. Adibide ugari ditugu: DBH1 eta HH3ko ikasleak erraldoiak elkarrekin eraikitzen; edo zapatak lotzen erakutsiz eta hauek gelako jolasak erakustera ematen.  Guraso batzuen laguntzarekin LH6koak antzinako jolasak patioan ikasten. DBH3 eta 4ako matematikako kontzeptuak argitzen, ulermena landuz; DBHko LH4koei Gmailaren erabilera erakutsiz; lorezaintza, sukaldaritza, jolas kooperatiboak… denetik bada zeinengandik zer ikasia gure ikasleen artean!

 

ikastola 227
2018 otsaila
227