IKASTOLA 225 > ikastolak > Lanak bukatutzat, ikastola eraldatuta

Betiko Ikastola, Leioa

Lanak bukatutzat, ikastola eraldatuta

Inoiz bezalako aurpegi dotore zein gorputz eder du Leioan!

Handitzen eta handitzen doa Betiko Ikastola, linea bakarretik bira pasa da urte gutxian. Eraikina zahar gelditua zen, ikasleak ez ziren sartzen eta erabakiak hartu behar izan ziren: ikastola handitu eta berritu behar zen, bai ala bai.

Ahaztuta dituzte dagoeneko azken urte eta erdia ikastola hankaz gora jarri, eta obra guztiak egiteko pasa dituzten ez erosotasunak. Dagoeneko dena dago berrituta, martxan, azken detaileak fintzea baino ez dela gelditzen. Inauguraketa azaroan eginen da, urria ekitaldiz lepo baitago.

Urte eta erdi pasa da obra bukatutzat emateko. Iazko udan HH eraikinaren erreforma burutu zuten Konfiantzaren Pedagogiaren parametrotan. Ikasturtea eman zuten ondoren eraikin berria altxatzeko, DBH 3 eta 4  bigarren lerroa bete ahala osatzeko. Bulego zaharrak bota eta jantokia handitu dute; administrazio osoa eraikin berrira pasa dute, igogailua eta irisgarritasuna bermatze aldera emerjentzitako eskailerak gehituz. Eraikin zaharraren itxura ere berritu dute, komunak; ikastolako sarrerak etapaka berezitu dituzte, patioak jolastoki eta autobus zerbitzura egokitu ere. Betiko Ikastolak inoiz bezalako aurpegi dotore zein gorputz eder du Leioan!

ikastola 225
2017 Urria
225