IKASTOLA 224 > ikastolak > Gure ikastola ere ilusioz eraldatzen

San Bizente Ikastola, Oion

Gure ikastola ere ilusioz eraldatzen

HH-n eta DBH-n aldaketak

Konfiantzaren Pedagogian hasi gara murgiltzen.

Konfiantzaren Pedagogian hasi gara murgiltzen, Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta horretarako ilusioz ari gara espazioak berritzen. Lehenengo bi gelak elkartu ditugu eta material berria sortzen ari gara, haurtzaroan zentzumen estimulazioak duen garrantziagatik. Udan jarraituko dugu obrekin, baita jangelarekin ere. Tartean pasiloa landuko dugu lur bereziarekin, hondar txoko eder batekin, jolas eta sormen lekua izan dadin.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, DBHn, ere berrikuntzak ditugu Teknologia ikasgaian landutako panel sentsorialak, adibidez, eta errobotikan emandako urratsak.

ikastola 224
2017 Ekaina
224