IKASTOLA 224 > ikastolak > Ikasleek bi kooperatiba sortu dituzte, enpresa mundua estreinatuz

Zubimusu Ikastola - Villabona, Zizurkil

Ikasleek bi kooperatiba sortu dituzte, enpresa mundua estreinatuz

DBH 4-ko ikaslea

Basque Product Business eta Zubifood.

Basque Product Business eta Zubifood. Elikagai-sektorea hautatu dute, bertako produktuetan jarriz fokua: txorizoa, sagardoa, intxaurrak, zainzuriak, gazta… astearteroko herriko azokan salgai jartzen dituzte produktuak. Ahalik eta modurik errealenean egin dute lan. Enpresa sortu dute bere estatutuekin eta arduradunekin. Merkatu azterketak egin dituzte, konpetentzia zer egiten ari den ikusi, hornitzaileekin negoziatu, produktuak hautatu, katalogoak eta irudi korporatiboa landu… Irabazien %30 banatu egingo dute eta %70 gobernuz kanpoko erakunde bati bideratuko zaio.

 

Irakasleak eta gurasoak gonbidatu zituzten. 5 euroren truke eskaini zieten bazkidetza, proiektuak xehetasun osoz aurkeztu ostean.

 


DBH4ko ikasleak enpresa munduan murgildu dira. Ekonomiako ikasgaiaren baitan, proiektuka lan egiten dute eta aurten jarri zaien desafioa ez da makala. Kooperatiba bat sortzea, alegia. Horretarako, mundu errealean negozio bat martxan jartzeko aintzat hartu beharreko alderdi guztiak aztertu behar izan dituzte. “Ahalik eta modurik errealenean egin dute lan. Enpresa sortu dute bere estatutuekin eta arduradunekin. Merkatu azterketak egin dituzte, konpetentzia zer egiten ari den ikusi, hornitzaileekin negoziatu, produktuak hautatu, katalogoak eta irudi korporatiboa landu… prozesu guzti horretan alor asko ukitzen dira eta gaitasunak garatzen laguntzen du”, dio Ekonomiako irakasle Nerea Zumeagak.

Gainera, ekimenaren helburua ekonomikoa da. “Enpresa ikuspegia ezin zuten ahaztu. Irabazien %30 banatu egingo dute eta %70 gobernuz kanpoko erakunde bati bideratuko zaio”.

Ikasleek bi kooperatiba sortu dituzte: Basque Product Business eta Zubifood. Elikagai-sektorea hautatu dute, bertako produktuetan jarriz fokua: txorizoa, sagardoa, intxaurrak, zainzuriak, gazta… Eta maiatzaren hasieratik hona astearteroko herriko azokan salgai jartzen dituzte produktuak.

Jakinekoa da enpresa bat martxan jartzeak inbertsio ekonomikoa eskatzen duela. Kooperatiba bietarako bazkideak lortzeko, informazio bilera irekia egin zuten Villabonan. Irakasleak eta gurasoak gonbidatu zituzten. 5 euroren truke eskaini zieten bazkidetza, proiektuak xehetasun osoz aurkeztu ostean.

 

Lanaren helburua da ikasleek zeharkako konpetentziak garatzea egungo munduari aurre egiteko gai izan daitezen. Lantaldean aritzen jakitea, ekintzaileak izatea edo komunikaziorako gaitasuna trebatzea, alegia. Nerea Zumeaga Ekonomiako irakaslearen esanetan, horrelako proiektuak aurrera eramateko material didaktikoa oraindik urria da.

Zubimusu Ikastola Asturiaseko “Valnaloneduca” hezkuntza plataformarekin ari da lanean eta egitasmoa EJE (Empresa Joven Europea) proiektuaren baitan sartzen da.

ikastola 224
2017 Ekaina
224