IKASTOLA 223 > ikastolak > Gure ikastolako Txoko Berdea: murriztu, berrabili, birziklatu

Garces de los Faios Ikastola - Tafalla

Gure ikastolako Txoko Berdea: murriztu, berrabili, birziklatu

Web ataria dute informazioa zabaltzeko

Aspaldidanik gure ikastolak sentsibilizazio handia dauka inguru giro gaiarekiko. Horrela azken urteotan hainbat ekintza egin ditugu hori bultzatzeko (Ikastolart, birziklapena, konposta, Oinez Basoa, ...). Gai guzti horiek bideratzeko sortu zen ikastolan Txoko Berdea lan taldea eta Eskola Iraunkorren Sarean (ESenRED) sartu zen, xedea izanik ingurumenean lanean aritzen diren hezkuntza zentroak biltzea. Azken finean ikastetxeetan paper garrantzitsua jokatzen baitugu ingurugirorekiko jarrera arduratsua bultzatzen.

Web ataria dugu hainbat informazioarekin. https://sites.google.com/a/tafallaikastola.org/txoko-berdea/home

Iazko udaberrian, Lehen Hezkuntzako ikasleek kudeatutako baratza ekologikoa sortu genuen, Txoko Berdea lan taldeari esker. Horretarako belarra aitzurrez bueltatu, lurra prestatu, laiatu, harriak kendu eta arrastelatu genuen eremua. Ondoren gainazalean medeagarria organikoa bota eta minerala jarri genuen. Hasteko udaberriko landareak laboratu genituen: tipulak, 4 letxu mota eta kuiatxo batzuk. Aurten neguko produktuak landatu ditugu: porruak, azak eta bruselako azak, eskarolak, atxikoriak.

Ikasturte honetan bi ekintza proposatu ditugu. Lehena da Haur Hezkuntzako ikasleentzat beste lur eremu bat prestatu dugunez ikastolako txikienek ere udaberriko landareak sartuko dituzte. Bigarrena, ikasleek baratzari buruzko ezagupenak zabaltzeko, Baratzako Txokoa sortu dugu. Bertan, hamabostean behin, gaiaren inguruko galderatxo bat galdegiten diegu LHko 2. eta 3. zikloko ikasleei. Hala, ongi erantzuten duenari baratzako produkturen bat etxera eramateko aukera eskaintzen zaio. Konturatu gara atseginez eta gogoz bizi dutela naturaren oparia.

Horretaz aparte, sendabelarrez osatutako jardinera batzuk ere gehitu ditugu gure lur eremuan. Beranduago, izpiliku lurrina eta kalendula ukendua egiteko asmoa dugu.

ikastola 223
2017 Apirila
223