IKASTOLA 223 > ikastolak > “Denok Berdinak Denok Desberdinak” kanpaina

Andra Mari Ikastola - Etxarri Aranatz

“Denok Berdinak Denok Desberdinak” kanpaina

Izan gaitezen arduratsu

“Izan gaitezen arduratsu zaborra birziklatuz” gaia landu dugu aurten. Helburua izan da ikastolan nola etxean gehiegizko kontsumoaren eta birziklapenaren inguruan hausnartzea eta kontzientziatzea. Horretarako, aste batean zehar, ekintza ezberdinak burutu ditugu, hala nola, familientzako galdetegia beraien parte hartzea sustatuz, zabor ontzietan jartzeko txartelak diseinatuz, jokabide egokien dekalogoak eratuz…

Andra Mari Ikastolan sortzen ari ziren behar ezberdinei erantzuna emateko, duela hamahiru ikasturte Denok Berdinak Denok Desberdinak izeneko kanpaina jarri genuen martxan. Gure heziketaren helburu nagusia denez  ikasleak era integralean garatzea eta gizartean integratzea, saio hauek abiatu ziren aniztasunaren trataeran aurrera pauso izateko asmoarekin. Gaia ikasgeletan lantzeaz gain, ateratako ondorioak sozializatu egin ohi dira, eta zenbait kanpainetan familiei parte hartzera dei egin zaie.

Kanpaina honen ibilbidea urteetan zehar egituratuz doa, alde batetik, inprobisazioz, uneko beharrei erantzuteko; eta bestetik, pixkanaka, bere lekua eta forma hartuz baitoa. Egun, ikastola osoak hartzen du parte, gai batean oinarritutako programa zehatz bati jarraituz. Halaber, hasierako asmoa ikasleei zuzendutako kanpaina sortzea bazen ere, azken urteotan aberastu egin da gure Denok Berdinak Denok Desberdinak kanpainaren eskaintza, familiei ere zabaldu egin diegulako bertan lantzen duguna.

Hona hemen urte hauetan zehar landu diren hainbat gai: familia motak, besteekiko eta ingurumenarekiko errespetua, genero berdintasuna, jatorri ezberdinetako pertsonak, aniztasun funtzionala (Hezkuntza premia espezifikoak) … izan baitira.

Aurtengo ikasturtean, “Izan gaitezen arduratsu, zaborra birziklatuz” lelopean birziklapenaren gaia landu dugu. Kanpaina honen helburua izan da Andra Mari Ikastolan nola etxean hausnartzea gehiegizko kontsumoaren eta birziklapenaren inguruan eta, ondorioz,  kontzientziatzea. Horretarako, aste osoan zehar, ekintza ezberdinak burutu ditugu, hala nola, familientzako galdetegia prestatzen beraien parte hartzea sustatuz, txartelak diseinatzen zabor ontzietan jartzeko, dekalogoak idazten jokabide egokiak bultzatzeko, denon inplikazioa bizkortuz.

Gainera, kanpainari amaiera emateko gonbidatu bereziak izan ditugu, Sakanako Mankomunitatean lan egiten duten Beñat Agirre  eta Itziar Zudaire. Hauek egindako antzerki eta emandako hitzaldiei esker, kanpainari bukaera biribila eman diogu. Ikastola familia handia pozik geratu gara.

 

ikastola 223
2017 Apirila
223