IKASTOLA 222 > ikastolak > "Lorituk" eta "Ganberruk" Ondarroako "Radixu" Irratian

Zubi Zahar ikastola, Ondarru

"Lorituk" eta "Ganberruk" Ondarroako "Radixu" Irratian

LH5. eta 6. mailako ikasleek egindakoa

Aurten astero bi irratsaio.

LH 5. Eta 6. mailako ikasleek egindako lan guztia zuzeneko irratsaio batean emititzen da. Aurten, astero, bi irratsaio sortzen ari dira herriko irratirako: “GanberrukFM” saioa ostegunetan , eta “LoritukFM” ostiraletan.  Ikasleek, ondo pasatzeaz gain, komunikaziorako baliotsuak diren gaitasunak eskuratzen dituzte, hala nola, mikrofono baten aurrean berba egiteko beldurrari eta lotsari aurre egitea, edota taldean lan egitea. Azpiegitura teknikoak ezagutzeko aukera ere badute, edota kazetaritzaren aldeak nolakoak diren, izan ere, irratsaio baten antolaketaz arduratzen baitira, bai eta elkarrizketak egiteko pertsonak bilatzeaz, pertsona horrekin harremanetan jartzeaz, eta elkarrizketa bera prestatzeaz ere. Azken batean, bizitzako hainbat esparrutan oso baliagarriak diren gaitasunak eskuratzen dituzte.
Ondarroako «Radixu Irrati» libreko asteroko programazioan parte hartzen du zuzenean ikastolak. Eguerdiko tartean bideratzen dituen tailerretako bat irrati-tailerra da, benetako irratsaioak prestatzen ikasteko. 

ikastola 222
2017 Otsaila
222