IKASTOLA 218 > ikastolak > Udaberriarekin batera Ikastolen Jaiak ate joka
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Ikastolen Jaiak
Maiatzaren 29an- Ibilaldia
Ekainaren 19an- Araba Euskaraz

Hiru dira Udaberriko jaiak

Udaberriarekin batera Ikastolen Jaiak ate joka

Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Jalgi, Dagigun eta Geroari Begira aurtengo udaberriko leloak.

Hiru dira Udaberriko jaiak, maiatzaren bigarren igandean Herri Urrats eta azkenekoan Ibilaldia; eta ekaineko hirugarrenean, Araba Euskaraz. Bertan parte hartzera zaude gonbidatuta, zatoz ikastolak sustatzera!

“Jalgi”, maitzaren 8an, Senperen, Seaskako ikastolak antolatuta. 
Bernat Etxepare Lizeoa helburu, eraikin berri bat sortzeko.
“Dagigun”, maiatzaren 29an Durangon, Bizkaiko ikastolen jai nagusia, Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolen besotik antolatuta.
Kurutziagaren Haur Hezkuntzaren eraikina berritzeko eta Ibaizabalgo Batxillergoko zorra ordaintzen jarraitzeko.
“Geroari Begira”, ekainaren 19an Agurainen, Arabako ikastolen jai nagusia, Lautada Ikastolaren eskutik. Ikastola egiteko eta eraikina berritzen segitzeko helburuekin.

Aurtengo berezitasunetan, bi:
ERRONKA
Ikastoletako ikasleak dira parte hartzaile aktiboak, erronka ezberdinetan parte hartzen dutenak euren abileziak eta indarrak neurtzen, eguneko protagonista bilakatzen, euren ikastolaren izena defendatzen, eta ikusleen gozamena sustatzen.

DBH adineko talde ezberdinak antolatzen dira, ikastoletako taldeak, zenbaitetan bere kapitaina eta guzti. Proba diferenteak pasa beharko dituzte, goiz osoan gune ezberdinetan egin beharrekoak zeinetan buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna frogan jarriko dituzten, non helburua den ongi pasatzea ondo pasa araziz.

Bukaeran sariak banatuko dira, sari onak, horiek eskuratzea ederra baita; baina zer ederragorik elkarrekin gozatzea eta taldearen izena goraipatua izatea baino? Aurten ia mila berrehun ikaslek parte hartuko dute Ikastolen jaietan. Begira egitaraua, fija zaitez Erronka-n, eta ez galdu aukera zure herriko ikastola animatzen!

BUELTATU EDALONTZIA !
Jasangarritasunaren sentsibilitatea garatuta dago ikastolen jaietan, gero eta gauza gehiago antolatzen baitira helburu horri lotuta. Duela urte batzuk birziklatzeko edalontziak egin ziren, eta horrekin zabor ugari gutxitu ere. Aurten urrats bat gehiago eman nahi da, eta hau da: bueltatu edalontzia! 

Helburua da ahalik eta edalontzi gutxien galtzea, ahalik eta edalontzi gehien jasotzea. Horretarako eguna amaitutakoan, etxerako orduan, eskertuko da markatutako JASOKETA PUNTUetan zure plastikozko edalontzia bueltatzea, etxera eraman gabe eta inon zaborrik utzi gabe. Nahi baduzu zuk aurretik edalontziagatik ordaindutako euroa itzuliko zaizu; edo bestela, ikastola antolatzaileak bere inguruneko naturan inbertituko du zure €-ko ekarpena.

 

ikastola 218
2016 Apirila
218