IKASTOLA 216 > ikastolak > Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska

Ezarritako euskarazko erreformaren bidez,

Iparraldeko ikastolak - Seaska

Euskarazko eta euskararen irakaskuntza arriskuan

Pariseko hezkunde ministerioak Kolegioen (11 eta 14 urte bitarteko haurrak) erreforma abian ezarri du 2016/17 ikasturteari begira

Erreformak hainbat atal interesgarri baldin baditu ere, beste behin Parisek hizkuntza minorizatuak ahantzi, eta euskarazko zein euskararen irakaskuntza kolegioetan desagertzeko arriskuan ezarri du, izan kolegio elebidun publiko eta pribatuetan edo ikastoletan.

Orain arte euskara ikasgai gisa kontsideratua zen, eta ondorioz oren dotazio berezi bat eskuratzen zuen. Heldu den irailetik aitzina ez da gehiago hala izanen. Euskararen aldeko diskurtso ederrak entzuten ditugularik eta bereziki irakaskuntzaren alde, euskararendako izugarrizko kolpea litzateke erreforma gisa horretan aplikatuko balitz, euskara kontutan izan gabe.

Kolegioetako asteko plangintza 26 orenetara mugatuko da eta, gisa horretan ezinezko izanen da ikasgai arruntak, diziplina artekoak, sustengua eta ikasgai osagarriak gehituz, euskarazko orenak atxikitzea. Diziplina arteko orenak, sustengurako orenak (oren bat edo bi) edo bigarren hizkuntzarako orenek (2,5 oren) beren funtzioa dute erreforman eta ez daitezke euskara irakasteko orenetaz ordezkatu.

Gisa berean, euskara ikasten duten ikasleak hainbat klase ezberdinetan banatzeak, euskarazko sailak saihestuz, ezinezko bilakaraziko du euskarazko irakaskuntza kolegio elebidunetan eta euskarazko sailaren garapena ez da egiten ahalko

Seaskako kolegioentzat, Akademia Ikuskariak egin proposamena onartezina da. Erreformaren aplikapenak euskararen eta euskarako irakaskuntzaren irakaskuntzari kalte eginen dio.  Eta euskara ikasgai gisa ez kontutan hartuz, euskarazko orenak beste orenetatik hartuz,erreformaren onura pedagogiko gabe geldituko dira ikasleak, euskarazko sailak diskriminatuz eta sail elebakarraren aitzinean erakargarritasuna galduz.

Berrikitan Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria eta Bordeleko Akademiako Errektorea kezkatuak ziren lehen maila elebidunetatik  kolegio elebidunetarako bidean (B eredukoak) ikasle anitz galtzen zela. Erreforma gisa horretan aplikatuz, peko errekara bidaliko dituzte azken hamar urteetan euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eragile guztiek egin dituzten urrats eta indarrak.

 

ikastola 216
2015 abendua
216