IKASTOLA 214 > ikastolak > Liburuaren kanpaina animatzen
Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu
Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu
Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu
Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu

Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu

Liburuaren kanpaina animatzen

Borobiletan elkartuta

Kanpaina animatzeko eta indartzeko, dokumentalistek eta irakasleek, elkarlanean, liburu bat landu dute.

Irakurketa jarraian doa, eta horren grabaketa ere egin dute,  batez ere ikasleek elkarrekin irakurriz eta galderei erantzunez. Irakurketa tailer hauek oso interesgarriak dira, eta saiatzen gara desafio batekin burutzea. Aurten, seigarren mailan, Patxi Zubizarretaren Hiru egun balearen sabelean (Pamiela, 2011) landu dugu; 5. mailan, berriz, Oihane Fernandezen eta Alex Orberen Labarreko Itsasargia (Elkar, 2013).
Oraingo berezitasuna izan da zaharrenek joko moduan aurkeztu dutela  liburua, bi borobiletan elkartuta. Barnealdeko borobilean kokatuta izan diren ikasleak ez dira mugitu haien eserlekutik; kanpoan zirenak, aldiz, bai. Zortzina minutu izan dituzte batak besteari haien liburua azaltzeko.

ikastola 214
2015 Ekaina
214