IKASTOLA 214 > ikastolak > Neraberak animatzen aurten
Armentia Ikastola - Gasteiz

Armentia Ikastola - Gasteiz

Neraberak animatzen aurten

Armentia Kross-BTT lasterketan

Hamargarren edizioa izan da aurtengoa.

Urtero legez helburu berriak, eta aurtengoan Gasteizko nerabeen partaidetza handitzeko sari berezia eskaini da: 12-16 urte bitartekoen izen-emate altuen lortu duen ikastetxeak eraman du 500€-ko saria kirol-materiala erosteko, eta Egibide Jesus Obrero izan da.  Izaskun Basaras oroigarri maitea ere banatu da, eta Armentia Kross-BTT lasterketak martxan ipini zutenek jaso dute gorazarrea. Kross lasterketa ezberdinetan, adinaren baitan sailkatuta, mila pertsonatik gora parte hartu dute goizean. Eta arratsaldean, familia giroan, txirringan ibiltzeko zirkuitu paregabea antolatu da. 

ikastola 214
2015 Ekaina
214