IKASTOLA 213 > orientazioa > Lan kooperatiboen aukera lantzen
Tailerrak XXII. Jardunaldietan
Tailerrak XXII. Jardunaldietan

Irakaskuntza aktiboa

Lan kooperatiboen aukera lantzen

Ikaskidetza, irakaskuntza aktiboa, esperientziak eta berrikuntzak, tailerretan.

Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen bigarren zutabea dira tailerrak. Aurtengo ekitaldian hainbat egin dira, ikaskidetzan eta irakaskuntza aktiboan sakontzeko. Era berean, hainbat esperientzi eta berrikuntzaren berri izan dute irakasle eta hezitzaileek.

Ikaskidetza, ikasleen arteko lan kooperatiboaren kultura txertatzeko esperientziak, bideak eta aukerak lantzen aritu ziren Pasaia-Lezo Lizeoa eta Inmakulada eta Astileku ikastoletako esperientziak abiapuntu hartuta. Konpetentziak lantzeko bide gisa lan kooperatiboak dituen potentzialitateak zukutzen aritu ziren.

Irakaskuntza aktiboen tailerrean, berriz, Maria Galdeano pedagogoak gidaturik, ebaluazio hezitzailea edo ikasteko balio duen ebaluazioaz jardun ziren RM Azkue, Abusu, Bihotz Gaztea eta San Bizente ikastoletan esperimentatzen ari diren hobekuntza proiektuetan oinarrituta.

Ikasketa aktiboa beste modu batera ere jorratu zuten Maite Garmendiak eta Diana Lindsayk gidatutako tailerrean. Ikasleen parte-hartzea eta ikasketa aktiboa sustatzeko teknikak, material eta dinamika ezberdinak landu zituzten.

Txintxirri, Txantxiku eta Eguzkibegi Ikastolak DBHrako zein HHrako diseintatu dituzten hainbat  berrikuntza eta esperientzia ere dastatzeko aukera izan zuten Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan.

ikastola 213
2015 Apirila
213