IKASTOLA 213 > ikastolak > ORIENTAZIO ASTEA ETORKIZUNERAKO BIDEA EZAGUTZEKO AUKERA
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola
Urretxindorra Ikastola

Urretxindorra Ikastola, Bilbo

ORIENTAZIO ASTEA ETORKIZUNERAKO BIDEA EZAGUTZEKO AUKERA

EHU/UPV, Unibertsate pribatuak eta Goi Zikloa duten eta gugandik hurbil dauden Ikastolen elkarteko ikastetxeak; eta ikasle ohiak ere gonbidatzen ditugu errealitateaz jabetzeko.

Hiru urte daramakite Batxilergoko ikasleei informazioa eskura ekartzen, etorkizunean zer egin erabakitzeko unea iristen denean maiz urduri baitaude, zer aukeratu ez dakitela, azterketa garaian daudela, denboraz justu, lanak pilatuta eta selektibitatearen atean. Unibertsitatera joan ala Lanbide Heziketa aukeratu. EHU/UPVra ala beste unibertsitate batera. Zalatzak eta zalantzak, zer egin horretan, Orientazio Asteak argi-izpiak errazten ditu, horretarako antolatzen baita ikaslearentzat eta familiarentzat lagungarri.

Juan Zulueta Zuzendari Pedagogikoak argitu dizkigu galderak. "Erabaki genuen erraztasunak ematea eta informazio ikastolaraino ekartzea. Aste batean, denbora jakin batean, aukera ezberdinen berri ematea eta hori guztia jasotzeko egunak antolatzea. Horri Orientazio Astea deitu diogu, azkenean bost egun baitira jarraian erabiltzen ditugunak behar bezalako informazioa jasotzeko. Batxi 1 eta 2ko ikasleentzat eta, bide batez, familientzat bideratuta dago. Aurretik kanpaina antzeko bat egiten dugu, ziurtatzeko guztiek dakitela eta denontzako dagoela, irudi-kartel bat asmatzen dugu eta deialdia zabaltzen".

"Astelehenetik ostiralera izaten da. Lehen egunean, Unibertsitate pribatu guztiak gehi Goi Zikloa duten eta gugandik hurbil dauden Ikastolen elkarteko ikastetxeak gonbidatzen ditugu euren informazio zuzena ekar dezaten. Horiekin Azokatxo bat antolatzen dugu, irekia, euren informazioa zabaltzeko aukera emanez, materiala banatzeko, alboko gela batean hitzaldi aurkezpenak egiteko. Aipaturiko Azoka horretara ikasleak eta familiak gonbidatzen ditugu nahi eta behar zalantzak argitzeko. Arratsalde osoa ematen dugu horretan. Bigarren egunetik aurrera, hau da asteartetik ostiralera, ikasleentzat dira saioak, goizeko 11:00etatik 12:00etara, eta horietara EHU/UPVko irakasleak etortzen dira. Egun batean Arkitektura eta Letren fakultateko irakasleak; beste batean, Komunikazioa eta Ekonomia Zientzietakoa, eta horrela egunez egun sorta zabaltzen dugu".

"Baina horretaz gain, beste ate bat ere zabaltzen diegu egun horietan, eguerdiko 14:30etatik 15:30etara, eta hori da ikastolako ikasle ohien esperientzia ezagutzeko. Bosnaka ikasle etortzen dira mahai-inguru batera, bakoitzak bere esperientzia kontatzen du power-point edo euskarri baten bidez, eta guztiak amaitutakoan, galdera-erantzun garaia iristen da, non ikasleak dituen zalantzak argitzeko beste bide bat den. Batean antzinako ikasleak datoz, gaur egun lanean ari direnak, euren ibilbidea kontatuz. Beste batean, oraindik ikasten ari direnak deitzen ditugu, unibertsitateko 3. eta 4. ikasturtean daudenak, informazio emateko esperientzia dutenak. Eta beste batean, karrera bukatu berriak datoz, lan bila ari direnak, eta zer kontatu handia dutenak. Egia esanda, oso esperientzia ona da errealitateaz jabetzeko, deituriko ate irekiak etxean bertan, in situ, ezagutzeko", jarraitu zuen Juan Zuluetak.

Hori nola antolatzen den ere argitu digu "EHU/UPVtik ikasturte hasieran jasotzen dugu kontaktu bat, haiekin harremanetan jartzeko aukera eskainiz. Klaustroan erabakitzen dugu zein den asterik egokiena, eta hortik aurrera ni neu arduratzen naiz loturak egiten, gainontzeko unibertsitate eta ikastetxeena ere jasoaz. Ikasleek hartzen dute parte, bai, baina irakasleoi ere interesatzen zaigu zer dagoen entzutea; eta oso atsegina ere da guretzat ikasle ohien esperientzia entzutea".

ikastola 213
2015 Apirila
213