IKASTOLA 212 > ikastolak > XV. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIAK "ITXAROPENA HEZI"

Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatuta

XV. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIAK "ITXAROPENA HEZI"

Antolatzaileek sinesten dute hezkuntza komunitateari ikastolak egiten dion bost egunetako eskaintzan.

Edizio honetako gaia, Itxaropena. Heztea posible egiten duen lehen motor legez, bizitza eta eskolari begira arrakastaren igarle edo eragile inportanteenetako bat baitugu itxaropena.

Urtarrilero lez –eta badira dagoeneko hamabost edizio- Amurrioko Aresketa Ikastolak eskaini dizkio Aiaraldeko eskualdeari bere Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Urteen poderioz  hezkuntzaren ikuspegi humanista eta humanizatzaile duten guraso, irakasle eta hiritarrentzako foro eta faro bihurtu dira jardunaldi hauek herrian eta inguruetan. Bizipenetan uztartutako diskurtso koherente eta erakargarriak dakartzaten hizlariez osatzen dira egitarauak. Topikoetatik urrun, Iturburutik gertu daudenengandik elkarrekin ikasiz. Ama eta aita, maisu eta maistra izatearen poza eta erantzukizuna, zailtasunak eta aurkikuntzak partekatuz.

Informazio gehiago http://www.aresketaikastola.net/eu/node/225

ikastola 212
2015 Otsaila
212