IKASTOLA 211 > ikastolak > ERRIGORA. 12.000 SASKI EUSKALGINTZARENTZAT

Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

ERRIGORA. 12.000 SASKI EUSKALGINTZARENTZAT

12.000 saskitik gora saldu dira bi asteko epean.

Duela egun batzuk amaitu zen Errigoraren ‘Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!’ kanpaina, arrakasta handiz amaitu zen, gainera. Orotara, Nafarroako Hegoaldeko nekazaritza produktuekin osatutako 12.000 saskitik gora saldu dira bi asteko epean, eta 151.000 euroko etekinak atera dira salmentetatik. Euskal Herriko ikastola guztiak ere buru belarri sartu dira kanpainan, eta haien bitartez milaka otar saldu dira. Irabazi horiek Nafarroako Erriberako ikastolen, AEKren eta Sortzen taldearen artean banatuko dira.

 

ikastola 211
2014 Abendua
211