IKASTOLA 210 > ikastolak > IKASKETAK eta LANA ALDI BEREAN

Oteitza Lizeo Politeknikoa

IKASKETAK eta LANA ALDI BEREAN

Etorkizuneko langileak izan daitezen.

Lanbide Heziketa Duala. Zer da, bada, hori? Ikasketak eta lana aldi berean egiteko aukera. Ez da aukera berria, aspalditxotik Europako zenbait herrialdetan praktikan dagoena baizik, baina gurean duela bi urte martxan jarri genuena. Modalitate honetan, ikaslea bere ikasketak ikastetxean egiten ari den bitartean, enpresa batean lanean arituko da, urtebetez gutxienez, lan kontratuarekin eta soldata bat jasoaz. Jakina, enpresa horretan egiten duen jarduerak zerikusia izan behar du ikasten ari den titulazioarekin, eta ikaslearen gaitasun profesionala hobetzeko balio du.

Ikasle eta enpresaren artean sortzen den proiektu hau uztartzeko, azken honek ikasle interesatuen artean hautaketa egiten du. Eta, aldi berean, Oteitza Lizeoak ikasle-langilearen ikasketa prozesuaren martxa jarraitzen du ibilbide guztian zehar.

Oso aukera ona da bai ikaslearentzat lan munduan txertatzeko, baita enpresarentzat ere bere plantilan ongi prestatutako ikasleak eta etorkizunerako langileak izan ditzan.

 

ikastola 210
2014 Urria
210