IKASTOLA 210 > orientazioa > PAGOETAKO PARKE NATURALA

Gipuzkoatik barne bidaiatzeko

PAGOETAKO PARKE NATURALA

Aia, Zarautz eta Zestoaren artean

Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 

 

 

Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Gipuzkoako Aiako udalerriaren barnean dago, eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.

Pagoeta 1998ko irailaren 29an izendatu zuten parke natural. Gipuzkoako Foru Aldundiak inguru horretan jabetzan dituen finka batzuetan du bere jatorria, zehazki Laurgain eta Altzolakoak, Iturraran, Agorregi eta Bekolako enklabeez gain.

Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraran Parketxera joatea da, bertan behar bezala informatu eta laguntzen baitzaio bisitariari. Hortik aurrera, bakoitzak dituen lehentasunen arabera, erakusketa, natura, ondare kultural edo mendi-ibilaldien eskaintzaren artean aukeratu ahal izango du.

Heziketa eskaintza zabala du, ikastetxeentzat eta ikasleentzat egokitua. Baina bada aukera polita familian edota koadrilan joateko ere, gidatutako txangoak eta egonaldiak baitaude (1-2 ordukoak; 2-5ekoak), hala nola, Iturrarango lorategi botanikoa bisitatzeko aukera, edota Agorregiko burdinola eta errota, erlategia, natur eta kultur ondareak, Sarrolako betizuak eta pottokak,... Eta oraintxe, udazkenean, koloretako baso ikusgarria!

Informazio ugari parketxesarea.org an. Gipuzkoako Parketxe Sare (GPS) Fundazioaren partaide da.
Hona hemen datozen hilabeteetan eskainiko diren hainbat aukera. Badira beste batzuk ere!
Koordenadak: X568533, Y4789083 - Tel: 943 83 53 89

Eguna Urriaren 11 Ekintza Pagoetako saguzarrak Gidaria GFA edo Kiko Alvarez
Eguna Urriaren 25a Ekintza Giltzarriturri kobazulora bisitaldia Gidaria Felix Ugarte taldea
Eguna Azaroaren 8a Udazkena Iturragango Lorategi Botanikoan Gidaria Paco Garin
Eguna Azaroaren 23a Landaketatik sortutako basoak Gidaria Iñaki Azanza
Eguna Abenduaren 7a Taloak eta errotak Gidaria Arreta Pagoeta

  

   

 

ikastola 210
2014 Urria
210