IKASTOLA 208 > ikastolak > ZURE IKASTOLAN ARTE-LAN BAT NAHI DUZU?

Zurriola Ikastola, Donostia

ZURE IKASTOLAN ARTE-LAN BAT NAHI DUZU?

Nahi duzula horma zabal baterako?

Zurriola Ikastolako “Artistak Martxan”! 
Zure ikastolan arte-lan eder bat nahi duzula horma zabal batean? Lanak kaleratzeko irrikan daude. Zurriolakoekin konta ezazu!!!!

GUre ikastolako Arte Batxilergoko ikasleek sormena martxan jartzen dute eta hainbat eta hainbat lan edo obra sortzen dituzte, arte diziplina ezberdinetakoak eta teknika anitz erabiliz.
Lan edo obra horiei garrantzia eman eta kaleratzen ahalegintzen dira urtero. Noski, modu txukun batean eta edonork ikusteko moduan.
Aurtengoan Okendo kultur etxea aukeratu dute, leku oso egokia delako, erakusketa areto txukunarekin eta hiri osora zabalik. Ikasleak errealitatera hurbiltzeko ariketa izan da erakusketa; benetako erronka bati aurre egin behar izan baitiote.
Aretoaren arduradunen arabera arrakasta izan du, lagun ugari gerturatu da eta denak txundituta utzi ditu.
Ez da izan lanak kaleratzeko jarduera bakarra, Zarauzko Salbatore Mitxelena eta Usurbilgo Udarregi ikastoletan ere aritu dira lanean, pareta luzeak margotzen.
Zure ikastolan arte-lan eder bat nahi duzula horma zabal batean? Lanak kaleratzeko irrikan daude. Zurriolakoekin konta ezazu!!!!

ikastola 208
2014 Apirila
208