IKASTOLA 208 > orientazioa > HIZTEGI BATUA, OEH ETA EODA ESKUKO TELEFONOAN

Teknologia berriei esker

HIZTEGI BATUA, OEH ETA EODA ESKUKO TELEFONOAN

Euskaltzaindia

Smartphone eta Iphone motako telefonoentzat egokituta zure kontsultarako.
 

Euskaltzaindiaren eskutik
www.euskaltzaindia.net idatzi zure sakelakoan, hau guztia ikusteko:
Hiztegi Batuak hitzen forma estandarrak biltzen ditu, “hiztegi ortografikoa” da. Euskaraz idazterakoan sortzen diren hainbat zalantza argitzeko balioko dizu.
Orotariko Euskal Hiztegia obra deskribatzailea da, eta ez arauemailea. Bere xedea da garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea. Kontsultarako altxorra duzu.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: deitura edo abizenak; ponte-izenak; leku-izenak; eta Euskal Herritik kanpoko leku izenak. 

ikastola 208
2014 Apirila
208