IKASTOLA 207 > orientazioa > EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTE DATUAK

Web gune interesgarria

EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTE DATUAK

Gaindegiak garatutako ekonomia atari digitala

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Atlasa.net ataria martxan jarri berri du.

Atari horretan Euskal Herriko askotariko datuak kontsulta daitezke, mapa gainean nahiz grafikoetan, modu erraz eta dinamikoan, ondorengo gaiekin loturik: ekonomia, gizartea eta ingurua. Plataforma doakoa da eta Gaindegiaren helburua ahalik eta pertsona gehienek erabiltzea da, Euskal Herriari buruzko ezagutza sustatzeko asmoz egin baitute. Nori dagoen zuzendua? Interesa duen orori, baina, bereziki, irakasle eta ikasleentzat, adituentzat, kazetarientzat… Lau moduluz osatua dago: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua. Askotariko adierazleak ditu: biztanleria datuak, jarduera tasa, langabezia tasak, dentsitatea, industria, etxebizitza... Mapak, grafiko desberdinak eta denbora lerroak eskaintzen ditu, eta datuak jaitsi daitezke.

ikastola 207
2014 Otsaila
207