IKASTOLA 207 > orientazioa > ANIZTASUNAREN BALIOAK IPUINEN BIDEZ KONTATUAK

Ipuinak

ANIZTASUNAREN BALIOAK IPUINEN BIDEZ KONTATUAK

Pello Añorga ipuin-kontalariaren eskutik

Ikuskizuna jaso nahi duten ikastetxeek Foru Aldundiaren 943 112290 telefono zenbakira deitu behar dute.

Pello Añorga ipuin-kontalari ezaguna aniztasunaren balioak zabaltzen ari da Gipuzkoako ikastetxeetan, Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzaren ekimenez. Añorgak 60 bat emanaldi eskainiko ditu, aurten, Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleentzat (8/10 urte) otsailean hasita; saioek ordubete iraungo dute, doakoak izango dira eta euskara hutsezkoak.
Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako ‘Hodei baten bidaia’ disko-liburua du abiapuntu. Disko-liburu honek familiak aniztasunaz sentsibilizatzea du helburu, eta 50 pertsona inguruk hartu dute parte bere sorreran. Foru Aldundia ikastetxeetan, liburutegietan eta abarretan ari da banatzen  ‘Hodei baten bidaia’.

ikastola 207
2014 Otsaila
207