IKASTOLA 207 > ikastolak > IKASTOLA IREKIA: GURASOENTZAKO TREBEKUNTZA IKASTAROA

Urretxindorra Ikastola, Bilbo

IKASTOLA IREKIA: GURASOENTZAKO TREBEKUNTZA IKASTAROA

Beste ikastola batzuk bezala, Urretxindorra ere Ikastola Irekia proiektuan murgilduta dabil.

Helburua familia eta Ikastolaren arteko komunikazioa hobetzea da, eta horretarako Ikastolen Elkarteak sortutako plataforman trebatzea ezinbestekoa da. Irakasleek dagoeneko jaso dute prestakuntza, eta urtarrilean zehar gurasoak aritu dira trebatze lanetan, zuzendaritza taldearen eta IKT dinamizatzailearen bitartez. Otsailetik aurrera, berriz, martxan dute egitasmoa.

ikastola 207
2014 Otsaila
207