IKASTOLA 205 > ikastolak > "HERRIKOTASUN-MINETIK ABIATUTAKO EKIMENA"

Laudio Ikastola, Laudio

"HERRIKOTASUN-MINETIK ABIATUTAKO EKIMENA"

Azken hamarkadetan apurka-apurka galdutako ikastola herrikoia izaera berreskuratzea izan du Laudio Ikastolak helburu. Ikastola herrira hurbiltzea eta herriko ekimen ezberdinetan presentzia lortzea xede bihurtu dute aurtengo herriko jaietan. Guraso eta langile talde baten iniziatibaz jaietan ikastola-taberna zabaldu dute arrakasta handiz. Plazatik oso gertu, itxita zegoen taberna batean kokatu dira. Pozik dira jasotako erantzunarekin. Balorazioa egin ondoren amesteko ordua iritsi da, datorren urteari begira aurtengo erronka txiki hori gehiago lantzeko gogoarekin gelditu baitira.

Ikastolako langile eta gurasoek  kontatu digutenez ikastolako hainbat taldetatik proposatuko ekimena izan da “Taberna ekimena”. Jaietan ete ikastola jenderarengana hurbildu da.

“Azken urteotan Ikastola herrira hurbiltzea eta herriko ekimen ezberdinetan presentzia izatea behar beharrezkoa ikusi da. Alde batetik, urte osoko matrikula kanpainako beste ekimen bat bezela, Ikastolako agente guztientzako topaleku eta erreferentziazko gunea izateko; eta, bestetik, ikastolaren izaerarekin bat egiteko, azken hamarkadetan galduta dugun Ikastola herrikoia izaera berreskuratzeko. Ezin ahantz dezakegu diru iturri txikia ere izan dela gure ikastolan ongi etorria izango dena.

Helburuak horiek izanda, Ikastolako tabernaren proposamena mahai gainean jarri zen eta, hori gauzatzeko asmotan, guraso eta langile taldetxo bat lanean hasteko elkartu ginen.

Hasteko, garai zehatz baterako ekimena komeni zitzaigula pentsatu genuen, txosna bat non edariaz aparte jatekoa ere topatuko zen. Hori behin gauzatuta eta baloratuta, luzatzeko asmotan, jaietarako ikastola taberna proposatu genuen. Taberna horrek ezaugarri zehatz batzuk behar zituen, adibidez, kokapena. Erdi gunean izan behar zuen, plaza inguruan. Argi genuen-eta, Laudio Ikastola jendearengana hurbildu behar zuela eta ez jendea ikastolara.

Horretan ginela sortu zitzaigun itxita dagoen taberna baten aukera; kale nagusian kokatuta, plazatik oso gertu bere alde onak baloratu eta eskertu ditugu. Dagoeneko esan dezakegu proiektuak bere ibilbidea hasi duela. Xumea da, aurtengo erronka ez da handia izan: oraingoz honekin hasi, lekua atondu, jendearengana zabaldu, guraso-langile eta ikasle-ohien txandak montatu eta jaietan izan.

Esan beharra dugu oso giro ona sortu dela hasiera-hasieratik. Herritarrek oso ongi erantzun dute eta pozik gaude. Pozik egindako lanarekin, pozik jaso dugun erantzunarekin.  Orain amesteko garaia dugu. Eta ametsetatik ideia berriak sortzen ari zaizkigu. Ikastola etengabeko sormena baita” esan ziguten tabernan lanean ibili diren ikastolako partaideek.

 

ikastola 205
2013 Urria
205