Familian ikusteko FILMa

BRAVE

(Menderaezina-Indomable) 2012, 90’, USA

Merida, Fergus erregearen eta Elinor erreginaren alaba da. Arkuarekin trebea denez, bere herrialdeko ohitura zahar baten aurka ekingo du. Horretan kaosa eta haserrea sortuko ditu inguruan. Gainera, adin handiko jakintsu bati eskatutako desirak ere ez dio gehiegi lagunduko. Zailtasunei aurre egin beharko die, adorea zer den ikasi arte.
Sei sari jaso zituen lehen urtean, horien artean 2012ko Oskarra, animaziozko filmerik onenari.

Zuzendariak: Mark Andrews, Brenda Chapman eta Steve Purcell.
Pixar animation Studios – Walt Disney Pictures
Animazioa

ikastola 205
2013 Urria
205