IKASTOLA 203 > ikastolak > GURASO BAT ARTILEA EGITEN IKASLEENTZAT

Larramendi Ikastola. Mungia

GURASO BAT ARTILEA EGITEN IKASLEENTZAT

Mungiako Larramendi Ikastolako HH eta LHko ikasleek, urtero etxe-abere bat edo gure  inguruko intsektu bat aztertzen dute Agenda 21en barruan. Monika Basterretxea zuzendariak esan zigunez, iaz oiloa aztertu zuten, aurreko urte batean erlea eta, aurten, ikasturte hasieran tximeletarekin ibili ondoren, ardiekin dabiltza orain. Ikastolara ardi batzuk ekarri dituzte abere horiek gertutik ikusi ahal izateko, eta unitate didaktikoak proposatzen dituen beste hainbat ekintzen artean,  Xabier Llaguno gurasoa etorri da artilea egiten erakustera. Mailaka haurren aurrean artilea egin eta egiten erakutsi die.

Oinazpia
Mailaka, haurren aurrean, artilea egiten erakutsi die.

 

Urtero, animalia bat aztertu eta hobeto ezagutzeko unitate didaktikoa  prestatzen dute Mungiako Larramendi Ikastolan. “Gure inguruan bizi diren animaliak, etxe-abereak edo intsektuak izaten dira gehienetan”, esan zigun Monika Basterretxea zuzendariak. Ekintza hau Agenda 21eko programa barruan egiten dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.

Iaz, oiloa aztertu zuten, aurreko urte batean erlea eta, aurten, ikasturte hasieran tximeletak. Azken egunotan ardia aztertzen aritu dira. “Ikastolara ardi batzuk ekarri dizkigute hurbiletik ikusteko, eta haien inguruko azalpenak eman zaizkie ikasleei. Ingurumen batzordeko ikasleen ordezkariak ere beren lana ondo bete dute, gelaz gela azaldu dituzte ardien ezaugarri nagusiak: ardiak ugaztunak dira, belarjaleak, hausnarkariak eta apatxdunak. Ardietatik artilea, esnea, haragia eta larrua lortzen dira. Hau dela eta, Xabier Llaguno gurasoak artilea egiten dakiela aprobetxatuz, ikastolara ekarri genuen eta, EA21eko txoko berdea antolatuta dugun gelan, mailaka Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei artilea nola egiten den azaldu die eta umeak artilea egiten ibili dira”, esan zigun zuzendariak. 

ikastola 203
2013 Apirila
203