IKASTOLA 203 > orientazioa > WEB GUNEA

www.galtzagorri.org

WEB GUNEA

Haur eta gazte literaturaren gunea

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak Dokumentazio Gunea izeneko atala jarri du martxan bere webgunean (www.galtzagorri.org). Bertan, euskarazko haur eta gazte literaturan argitaratzen diren liburuen gainean prentsan egiten diren literatur kritikak jasoko dituzte, eta, horrekin batera, liburuen giden bilduma eta haur eta gazte literaturaren inguruko bibliografia. Era berean, haur eta gazte literaturaren inguruko aldizkarien mailegu zerbitzua bideratzen jarraituko du Galtzagorrik bere webgunetik.

ikastola 203
2013 Apirila
203