IKASTOLA 202 > ikastolak > XIII. HEZKUNTZA JARDUNALDI ARRAKASTATSUAK
Jardunaldiok gogoeta sortzeko, debatea pizteko eta pedagogian murgiltzeko balio dute

Laudio Ikastola. Laudio

XIII. HEZKUNTZA JARDUNALDI ARRAKASTATSUAK

XIII. Hezkuntza Jardunaldiak antolatu zituen Laudio Ikastolak, urtarrilaren 21etik 24ra bitartean. Haur eta neska-mutilen heziketan egunero sortzen diren arazo ezberdinei buruz aritu ziren hainbat aditu Herriko Plazako aretoan. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarri zuten bertaratzen ziren gurasoentzat. Aitor Fernandez de Pinedo IKT teknikari eta Komunikazio arduradunak esan zigunez,  Nerea Mendizabal psikopedagogoa, Leire Darreche EHUko irakaslea, Miriam Bilbatua Pedagogian doktorea, Ana Usabiaga psikopedagogoa, Ainara Artetxe psikologoa eta Juanjo Arrate gizarte hezitzailea igaro ziren hurrenez hurren hizlarien oholtzatik. Entzule herriko zein eskualdeko guraso eta irakasleak izan zituzten.

ikastola 202
2013 Otsaila
202