Sormena lantzen, SCRATCH-eko talde elkarreragileekin

Goi mailako ikasleak txikiago direnekin partekatzen dituzte jarduera, ipuin, jolas… HH-5tik DBHra.
 

Paperezkoa
ANDRAMENDI IKASTOLA

BEASAIN
Sormena lantzen, SCRATCH-eko talde elkarreragileekin

 

Programazio edo kode lengoaia honen bidez, ikasleei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen zaie, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten erakutsiz. Ikasleek, esperimentatuz, esku artean jartzen zaizkien arazo-egoerak bideratzen ikasten dute konpetentzia teknologiko, pertsonal zein akademikoak garatu ahala, eta akatsetatik ikasiz. Modu dinamiko eta entretenigarrian planteatzen da, goi mailako ikasleak txikiago direnekin partekatzen baitituzte hainbat jarduera, ipuin, jolas… HH-5tik DBHra.

Sormena lantzen, SCRATCH-eko talde elkarreragileekin

Badira ikasturte batzuk Andramendi Beasaingo ikastolak, Scratch proiektua erabiliz, bere Hezkuntza Proiektua garatzen duena. Proiektu hau hezkuntza etapa guztietara hedatua dago, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatik DBHra.

Scratch-az edo programazio edo kode lengoaia ikasteko ingurune honen bidez, ikasleei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen zaie, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten erakutsiz. Ikasleek, esperimentatuz eta probatuz, esku artean jartzen zaizkien arazo-egoerak bideratzen ikasten dute konpetentzia teknologiko, pertsonal zein akademikoak garatu ahala, eta akatsetatik ikasiz. Ikaskuntza prozesu hau modu dinamiko eta entretenigarrian planteatzen denez, goi mailako ikasleek (argazkian LH5-6ko taldeetako ikasleek) beheko mailako ikasle batzuekin partekatzen dituzte sortutako jarduerak (jolasak, ipuin interaktiboak, bideo-jokoak, musika jarduerak, simulazio jolasak... ).

Informazio gehiago:

http://beasaingoikastola.eus/index.php/es/component/content/article?id=495:scratcha-beasaingo-ikastolan

http://beasaingoikastola.eus/index.php/es/component/content/article?id=494:zer-da-scratch