Ingurumen astea, XIV. edizioa ikastolan: Gizakiok emergentzian!!

Plastikoek sortzen dituzten arazoetan sakondu dugu, erabilpena murrizteko.

Ingurumen astea, XIV. edizioa ikastolan: Gizakiok emergentzian!!

Gu Seber Altubeko ikasleok Agenda 21eko Ingurumen astea antolatu dugu ikastolan, aurten XIV.edizioan. Amalurra hartu dugu abiapuntu, gizakiok emergentzian deituta. Gure lurra erasotzen ari gara etengabe, hainbat eta hainbat arazo desberdin sortuz, batzuk larriak direlakoan, gizakion superbibentzia arriskuan jartzeko modukoak direla uste baitugu. Horregatik hausnarketa egin nahi dugu, zer gertatzen den ulertu nahi dugulako, eztabaidatu eta proposamenak egiteko prest gaudelako.

Gizakiok sortzen eta handitzen ari garen ingurugiro-arazoak ezagutzea lehen urrats ezinbestekoa dugu, onuragarri den zerbait egin nahi dugulako. Horretarako eraso ezberdinak identifikatu ditugu, eta zergatiak landu.

Freno gabeko kontsumoan oinarritutako mundu guztiz komertzializatu honetan, PLASTIKOA bilakatu da edozertarako produktu “magikoa”, horregatik plastikoek sortzen dituzten arazoetan sakondu dugu eta galderetan jarri, gure esku zer dagoen egiteko erabilpena murrizteko helburuarekin.

Hirugarren gaiari ere ekin diogu, Aldaketa Klimatiko arriskutsuari. Zergatik gertatzen ari den argitzen saiatu gara, ondorioak zeintzuk izango liratekeen aztertuz.

Argi dago guk ere zerbait egin dezakegula eta egin nahi dugula jadanik. Badakigu gazteak garela baita kritikoak ere, horregatik hitzetik egitera pasa nahi dugu gure erantzukizuna ere badelako. Gaurtik etorkizunera, orain eta bihar.