IKASTOLA 237 > ikastolak > Lagunekin elurretan gozatzen

Urretxindorrra Ikastola, Bilbo

Lagunekin elurretan gozatzen

Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldeak antolatzen duen egitasmoari esker

Goizean kirola eta arratsaldetan jolasak.

Lagunekin elurretan gozatzen

Batxi 1eko 47 ikasle eta 3 irakasle izan dira Aretten eskiatzen eta Mauleko aterpean bi egunetako txangoan, Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldeak antolatzen duen egitasmoari esker. Helburua du bizikidetza, kirola egitea, eskian hastea eta lagunen artean gozatzea, ikastaroak barne.

Urte andana da Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldeak elurra oinarri hartuta mendi irteerak antolatzen dituela DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, hainbat helburu kontuan izanik.

Eski alpinoa eta Ipar eskia bultzatzen ditu. Alto Campon eta Aretten, edo Belagoan non aurten denetara 10 ikastola aritu diren, bi eta hiru eguneko txangoetan. Guztira 10 ikastola, 500 bat ikasle.

Bi orduko eski ikastaroa izaten dute begiraleekin, mailaka banatuta. Mauleko kasuan, Goteindik gertu dagoen Château de Libarrenx-eko aterpetxean dute ostatu. Goizean kirola eta arratsaldetan jolasak, elkarrekin gozatzen eta elkarrengandik ikasten aritzeko.

ikastola 237
2020 Otsaila
237