IKASTOLA 237 > ikastolak > Hezkuntza Astea antolatu dute elkarrekin

Orereta Ikastola, Orereta-Errenteria

Hezkuntza Astea antolatu dute elkarrekin

Irantzu Lekue muralistaren gidaritzapean

"Biharko hezkuntza" horma-irudia margotzeko gonbita.

Hezkuntza Astea antolatu dute elkarrekin

Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren (URT 24) karietara, hainbat ekitaldi antolatu zituzten adin eta gustu guztietarako. Bihotz-biriken berpizte-ikastaroa, batxilergo-ikasketen gaineko orientazio-saioa DBH 4. mailako ikasle eta familientzako, Irantzu Lekue muralistaren gidaritzapean "Biharko hezkuntza" horma-irudia margotzeko gonbita, 3 zailtasun-mailetako orientazio-proba, eta haur eta familientzako musika-ikuskizuna bildu zituen programak.

Hezkuntza izanik Ikastolon zutabe eta oinarri, eta hori ikasgelatik haratagoko asmoa izanda, Orereta eta Oiartzo Ikastolek herritar orori zabaldutako ekimena antolatu zuten Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira.

ikastola 237
2020 Otsaila
237