IKASTOLA 237 > ikastolak > 10.urteurrenean, ’10 urte 11 ilusio’ etorkizunerantz aurrera

Lautada Ikastola, Agurain

10.urteurrenean, ’10 urte 11 ilusio’ etorkizunerantz aurrera

Ikastolan pasatako urteak gogoratzeko, bazkaria.

Ekainaren lehen larunbaterako bazkari berezia antolatuko dute.

10.urteurrenean, ’10 urte 11 ilusio’ etorkizunerantz aurrera

Ziztu batean pasa diren arren, 10 urte bete ditu Aguraingo Lautada Ikastolak. Hezkuntza komunitatea osatzen duten langile, guraso eta ikasleak taldean ari dira sendo, elkarri laguntzen, elkarrengandik gertu, ikastola proiektua indartzen. Lau haizetara zabaldu nahi duten ahalegina, irudian agertzen da. Logoa taldean sortu dute, deialdi baten bidez prozesua martxan jarri ondoren; kamiseta ere atera dute, oroigarri. Ekainaren lehen larunbaterako bazkari berezia antolatuko dute, ikastolan pasatako urteak gogoratzeko. Izango da besterik ere. Zorionak!

ikastola 237
2020 Otsaila
237