IKASTOLA 236 > ikastolak > Ikastolen partetik, milesker biribila zuen ekarpenagatik!

Ikastolen Jaiak 2019

Ikastolen partetik, milesker biribila zuen ekarpenagatik!

Nori berea baita zuzenbidea.

Zinez estimatzen dugulako ikastolen jaietan ematen diguzuen babesa.

Ikastolen jaietan lagun ditugun babesle eta laguntzaile guztiei, ESKERRIK ASKO!
Banakakoari, talde, enpresa, elkarte, instituzio.... denei... gure esker ona.

Gaur egin dezakeguna ez dugunez biharko utziko, ozenki esan dezagun
IKASTOLEN PARTETIK, MILESKER biribila ZUEN EKARPENAGATIK!
Nori berea baita zuzenbidea. Zinez estimatzen dugulako, urte askoan etenik gabe, ikastolen jaietan ematen diguzuen babesa. Eskerrik asko!

Amaitu da 2019 urtea; apirilaren azkenean hostoa haritz gainean ikusiko dugu berriro ere, 2020 udaberriko jaien seinale: Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz. Udazkenerako, Kilometroak eta Nafarroa Oinez, dagoeneko denak martxan!

Juanjo Respaldizaren bertsoa
Eta zuek, gure lagun leialak.
Lanetik  jaia dator
ikastoletara
zu berriz batu zara
gure kidetzara
familien eskutik
esker ona, hara
zure elkartasunaz
gogoratzen gara
urteetan leiala
gertatu baitzara.

                     

ikastola 236
2019 Abendua
236