IKASTOLA 236 > ikastolak > Ada Lovelace, Marie Curie eta Rosalind Franklin irakasle 

Urretxindorra Ikastola, Bilbo

Ada Lovelace, Marie Curie eta Rosalind Franklin irakasle 

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du Innobasqueren lankidetzarekin

Inspira STEAM proiektu aitzindaria, euskal neskengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko helburuarekin.

Abiatu da Urretxindorra Ikastolan Inspira STEAM (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) proiektua. Errealitate ukaezina da gero eta neska gutxiagok egiten duela prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua, urtean-urtean datuek beherantz egiten dute; genero-arrakala hezkuntzan ere bada. Ikasleek pairatu ditzaketen genero rolak hausteko sortu da Inspira STEAM proiektu aitzindaria, euskal neskengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko helburuarekin. 6 saiotan zehar sentsibilizazio eta orientazio ekintzak gauzatzen dira, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik: STEAM lanbideen inguruko zalantzak argitzea,  emakumeak historian zehar zein gaur egun zientzian duen rola ezagutzea, oztopoak gainditzea, motibazioa sustatzea eta autoestimua sendotzea lanbide horietan ekiteko. Euskadin ez ezik, Madrilen, Katalunian, Andaluzian eta Galizian ere martxan dago proiektua. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du Innobasqueren lankidetzarekin, hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta Kutxabanken laguntzarekin. Dagoeneko, Urretxindorra Ikastolako LH 6. mailako ikasleak inspira STEAM proiektuan murgilduta daude. Topa emakume euskaldun zientzialari eta teknologo berrien alde! 

 

ikastola 236
2019 Abendua
236